Enrique Líster | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jesús Liste Forján |
Jaiotza | Ameneiro (en) , 1907ko apirilaren 21a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1994ko abenduaren 8a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Madrilgo hilerri zibila |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | International Lenin School (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, militarra eta sindikalista |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Líster eta Enrique Líster |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Errepublikako Herri Armada Armada Gorria |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista Espainiako Langile Alderdi Komunista |
Enrique Líster Forján (Ameneiro, Coruña, Galizia, 1907ko apirilaren 21a - Madril, Espainia, 1994ko abenduaren 8a) militar eta politikari komunista izan zen.
Kuban izan zen haurretan, hara joan bere gurasoekin batera. Primo de Riveraren diktadura-garaian Espainiara itzuli zen, eta politika-arazoak zirela eta, erbestera jo behar izan zuen. Espainiako Alderdi Komunistako kidea zen, eta Errusiako akademia militar batean ikasi zuen 1932-1935 urte-bitartean. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, V. erregimentuko komandante izendatu zuten, eta Ebroko guduan parte hartu zuen. Gerra galdu ondoren Errusiara joan zen, eta Bigarren Mundu Gerran Armada Gorrian borrokatu zen. Jeneral egin zuten. 1968an utzi zuen Espainiako Alderdi Komunista, sobietarrak Txekoslovakian sartu izana gaitzetsi zuelako alderdi horrek. 1970ean, Partido Comunista Obrero Español izeneko alderdia, sobietarren zalea, sortu zuen, eta 1977ko hauteskundeetan ez zuen diputatu-posturik lortu.
Bi oroitzapen-liburu eman zituen argitara: Nuestra guerra (1977) eta Basta (1983).