Enrique de Villena

Enrique de Villena

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnrique de Aragón y Castilla
JaiotzaTorralba, 1384
Herrialdea Gaztelako Koroa
Lehen hizkuntzaantzinako gaztelania
HeriotzaMadril1434ko abenduaren 15a (49/50 urte)
Hobiratze lekuaMadril
Familia
AitaPedro of Aragon
Ezkontidea(k)María de Albornoz (en) Itzuli  (1399 -  1405)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako gaztelania
Old Catalan (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, teologoa, poeta eta itzultzailea
Izengoitia(k)el Nigromante eta el Astrólogo

Enrique de Villena (Torralba, Cuenca, 1384Madril, 1434) gaztelar aitoren seme eta idazlea izan zen.

Calatravako Ordenaren ikurra

Henrike II.a Gaztelakoaren biloba eta, aitaren aldetik, Aragoiko errege-erreginen leinukoa zen. Henrike III.ak Calatravako Ordenako maisu izendatu zuen; hura izan zuen titulu bakarra, ez baitzen konde ez markes, sarritan halakotzat hartua izan bada ere.

Armetarako jaidurarik ez zuen, baina bai ikasketarako: (matematika, filosofia, astrologia, alkimia. Liburuetarako eta gai bitxietarako zaletasunak azti-ospea ekarri zion, eta hil ondoren Joan II.a Gaztelakoak haren liburutegia errearazi zuen.

Gorde diren lanen artean aipagarriak dira:

  • Los doce trabajos de Hércules (1417), exegesi mitologikoa, katalanez idatzia eta idazleak berak gaztelaniara itzulia;
  • Tratado del arte del cortar del cuchillo edo Arte cisoria (1423), gastronomia]ri eta mahaian gorde beharreko legeei buruzkoa, egilearen libururik ezagunena;
  • Tractado de aojamiento o fascinología (1425), haren azti-ospea areagotu zuena;
  • Arte de trovar (1433), proventzerazko poesiaren baliabideen eta teknikaren berri gaztelaniaz ematen duena.

Bestalde, klasikoak itzuli zituen: Eneida (1428) eta Jainkotiar komedia (1427), gaztelaniaz egindako lehena. Horregatik guztiagatik, Iberiar penintsulako lehen humanistetako bat izan zen. Haren ospea handia izan zen azti gisa bereziki, eta ondoko idazle espainiar anitzek, obra batzuetan, pertsonaia gisa erabili zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]