Eosina eta metileno urdinaren agar

Escherichia coliren koloniak eosina eta metileno urdinaren agarrean, distira berde-metalikoa dutenak

Eosina eta metileno urdinaren agarra (EMB izenekoa, inglesezko sigletan) mikrobiologiako laborategietan erabiltzen den hazkuntza-ingurune solidoa da, bakterio koliformeak antzemateko, batez ere, erabiltzen dena.

Hazkuntza-ingurune hautakorra eta bereizgarria da hau, bakterio Gram positiboen hazkuntza inhibitzen baitu (metileno urdinak funtzio hori betetzen du), eta baita Gram negatibo batzuena ere. EMB-k laktosa ere badu, bakterio koliformeek hartzitzen dutena. Eosinak kolore iluna hartzen du pH azidotzen denean, laktosaren hartziduraren ondorioz. Modu horretan bakterio laktosa-hartzitzaileak eta ez hartzitzaileak bereiz daitezke [1].

Bakterio koliformeek honako itxura hau hartzen dute eosina eta metileno-urdinean hazi ondoren (37 Cº-etan eta 48 ordutan) [2]:

Laktosa hartzitzen ez duten enterobakterioak (Salmonella, Shigella...) kolorerik gabeko koloniak sortzen dituzte.

Hazkuntza-ingurune hau Holt-Harrisek eta Teaguek proposatu zuten lehenbizikoz 1916an, eta M. Levinek hobetu 1918an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 858 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1
  2. Agar eosina azul de metileno Scharlau Microbiology, ficha técnica

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]