Episyrphus balteatus | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Diptera |
Familia | Syrphidae |
Leinua | Syrphini |
Generoa | Episyrphus |
Espeziea | Episyrphus balteatus De Geer, 1776 |
Datu orokorrak | |
Luzera | baliorik ez |
Episyrphus balteatus sirfidoen familiako intsektua da[1].
Sirfidoetan ohikoa den bezala erlearen edo liztorraren itxura du eta nekazaritzarako onuragarria da, beldarrak zerealen landare-zorrietaz elikatzen baitira[2].
Intsektu txikia da, 9-12 mm artean neurtzen du. Abdomen beltzean laranja-hori koloreko marra zabalak ditu, marra beltz estuagoek zeharkatzen dituztenak. Kolore beltzaren eta laranjaren arteko proportzioa pupa garaiaren iraupenak eta tenperaturak markatzen du[3].
Toraxa grisa da eta begi konposatu handiak ditu buruan, arraren begiak handiagoak dira emearenak baino.
Emeak landare-zorrien koloniatan jartzen ditu arrautzak eta handik jaiotzen diren beldarrak afido horietaz elikatzen dira. Helduak aldiz lorez lore ibiltzen dira nektarraz eta polenaz elikatzen baitira, horregatik espezie polinizatzailea da[4].
Lorategietan, zelaietan eta baso eta bide ertzetan ikustea ohikoa da.
Europan bereziki ugaria da eta migratzailea da. Europa ipar-hego zeharkatzen du eta ondoren iparraldera itzultzen da urtero[5]. Hegoaldera Afrika iparralderaino eta ekialdera Japoniaraino iristen da.
2022an Episyrphus balteatus genoma guztia sekuentziatu zen eta 2023an argitaratu zen[6].