Epupa ur-jauziak

Epupa ur-jauziak
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak17°00′S 13°15′E / 17°S 13.25°E / -17; 13.25
Honen parte daCunene River (en) Itzuli
Hidrografia
Arro hidrografikoaCunene basin (en) Itzuli

Epupa ur-jauziak (portugesez: Quedas do Monte Negro, ingelesez: Epupa Falls) Angola eta Namibia arteko mugan kokaturiko ur-jauziak dira, Kunene ibaiaren ibilbidean[1].

Epupa izenak hereroeraz aparra esan nahi du[2]. Angolan Monte Negro ur-jauziak esaten zaio, portugesek arritako izena da[1].

Ur-jauzien ondoan dagoen asentamenduak Epupa izena du eta Namibia aldeko barrutia ere Epupa da.

500 metrotako zabalera du eta 1,5 kilometrotan zehar hainbat ur-jauzi multzo ditu[1]. Altuenak 37 metrotako erorketa du[3].

Ibaian 135 kilometro gora eginda Ruacana ur-jauziak aurkitzen dira.

Endemikoak diren arrain espezie ugari aurkitzen dira Kunene ibaiaren ezaugarrietara ongi moldatzen direnak[4].

Ovahimba leinu erdi-nomada bizi da eskualdean eta Herero leinuarekin batera ur-jauzien inguruan gero eta gehiago biltzen dira turismoaren gorakadak eraginda.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Portugesez) «Quedas do Monte Negro» medicareclub.ao (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  2. Standard encyclopaedia of Southern Africa / 4 Dev - For. Cape Town : Nasou 1971 ISBN 978-0-625-00320-4. (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Epupa Falls» Paco y Esther 2013-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
  4. C.Michael Hogan. (2012). Kunene River. eds. P.Saundry & C.Cleveland. Encyclopedia of Earth. National Council for Science and the Environment. Washington DC.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]