Equilibrium (euskaraz Oreka), 2002ko Kurt Wimmer estatubatuarrak zuzendutako zientzia-fikziozko ekintza film bat da. Christian Bale, Emily Watson, Taye Diggs, Angus Macfadyen, Sean Bean, Matthew Harbour eta William Fichtner aktoreek antzeztu zuten.
Erregimen totalitario batean murgildua dagoen etorkizuneko gizarte batean, gizakien emozioak ezeztatuz gerrekin amaitzea lortu da: liburuak, artea eta musika erabat debekaturik daude, eta sentimenduak izatea heriotzarekin zigortua. Clerick John Preston (Christian Bale) arau horiek desobeditzen dituen oro akatzeko misioa duen gobernuaren agentea da. Halere, une batetik aurrera, bere sentimenduak eta emozioak zein diren eta haiek gabe bizitzea pena merezi ote duen zalantzan jartzen hasiko da.