Erebia cassioides | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Satyrini |
Generoa | Erebia |
Espeziea | Erebia cassioides [[|]] |
Banaketa mapa | |
Erebia cassioides (antzina Erebia dromus) Nymphalidae familiako tximeleta bat da[1]. Europa hegoaldeko mendialdetan bizi da, Piriniotan, Alpeetan, Balkanetan eta Karpatoetan esate baterako.
Tamaina txikiko tximeleta da, 32-38 mm arteko hegal-zabalera duena[2]. Kolore urdin-griseko hegalak ditu eta aurreko hegoetan orbain laranja zabalak eta diztira berde metalikoak ditu. Atzeko hegaletan puntu laranjen lerroak ditu. Aurreko hegaldetan bina ozelo beltz txiki ditu. Azpialdean aurreko hegalak marroiak dira eta atzekoak grisak.
Tximeletak uztaila eta iraila artean ikusten dira hegan, gehienak abuztuan. Tximeleta emeek arrautzak lur gainean jartzen dituzte eta handik beldarrak sortzen dira. Gramineoetaz elikatzen dira eta neguan hibernatu egiten dute. Udaberrian elikatzen jarraitzen dute eta ekainean pupa eratzen dute, ondoren tximeleta belaunaldi berria sortzeko.
Mendialdean bizi dira, 1.600 eta 2.600 metro arteko altueran[2]. Malda handiko zelaietan aurkitzen dira, harri eta arroka asko dituzten eremuetan.
Sei azpiespezie ezagutzen dira:[3]