Erebia lefebvrei | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Satyrini |
Generoa | Erebia |
Espeziea | Erebia lefebvrei Jean Baptiste Boisduval, 1828 |
Erebia lefebvrei Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Piriniotaran aurkitzen da[1].
Tamaina handiko tximeleta da, 40-48 mm arteko hegal-zabalera du. Arrak kolore beltz bizia du. Aurreko hegaletan bi edo hiru ozelo zuri txiki ditu, atzeko hegaletan beste hiru. Hegalen azpialdea ere beltza da eta ez du ozelorik[1].
Emeak kolore desberdinak izan ditzake, beti ere iluna, baina arra baino argiagoa. Ez du ozelorik izaten[1].
Ekaina amaieratuk abuztura ikusten dira hegan tximeleta helduak. Arrautzak jartzerakoan emeak erortzen uzten ditu banan bana. Beldarra berde-marroia da eta alboetan lerro ilun eta argiak tartekaturik ditu. Gramineoetaz elikatzen da eta dirudienez bi urte egiten ditu beldar egoeran, bi hibernazio beraz[1].
1.900 metrotatik goragoko harkaitzetan ikusten da. Imagoek lurretik gertu egiten dute hegan eta harkaitz puntetan pausatzen dira[1].