Ergates faber | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Callipogonini |
Generoa | Ergates |
Espeziea | Ergates faber Linnaeus, 1761 |
Ergates faber Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1761ean deskribatu zuena. Europan, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean bizi dena. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Tamaina handiko kakalardoa da, 25 mm-tik hasi eta 60 mm ere har ditzake luzeran[2]. Iberiar penintsulan aurki daitekeen handienetakoa da. Kolore marroi iluna du. Emeak ilunagoak dira, arrak aldiz gorrixkagoan. Gorputza obalatua da. Sabelalean ile horixka ugari izaten du[3].
Antena luzeak dituzte, bereziki arrek, gorputza bera baino handiagoak baitira.
Beldarrak zuriak eta lodiak dira.
Koniferoen basoetan soilik aurkitzen dira[3].
Helduak egunez egur artean ezkutaturik egoten dira eta gauez ateratzen dira hegan. Egurra txikitzeko hortz handiak dituzte. Argiek erakarri egiten dituzte eta herrietako kale-argien inguruan ikusten dira sarritan[2].
Helduak uztailean eta abuztuan ikusten dira. Ondoren emeak arrautzak enbor zaharretan jartzen ditu. Beldarrak bi urte behar ditu garatzeko eta xilofagoa da. Materia organikoa deskonposatzen laguntzen du[3].