Ergotismo | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | janari-intoxikazioa mycotoxicosis (en) |
Espezialitatea | larrialdietako medikuntza |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | T62.2 |
GNS-9 | 988.2 |
DiseasesDB | 30715 |
MeSH | D004881 |
Ergotismoa —jendartean San Antonen sua edota San Anton sua izenez ere ezaguna— janari-intoxikazioa da, mikotoxinez kutsatutako zekalea jatean harrapatzen dena. Mikotoxinak onddoek sortutako toxinak dira, eta ergotismoa sortzen duena ergotamina izenekoa da. Onddo kaltegarri batek, zekale-ainoak (Claviceps purpurea) mikotoxina hori ekoizten du zekalea kutsatzean. Zenbaitetan, zekaleaz gain, zekale-ainoak garia eta garagarra ere kutsa ditzake.
Erdi Aroan zekalearen irina asko erabiltzen zen ogia egiteko. Horregatik, garai hartan oso ohikoa zen ergotismoa, zekale lizundua eta kutsatua sarritan ogiaren lehengaia baitzen. Izurrite latzak eragin zituen ergotismoak Erdi Aroko Europan, eta gaitzak jotako gaixoak artatzeko ospitale bereziak sortu ziren, San Antonioren fraideen zaintzapean. Hortik datorkio gaitzari bere herri-izena (San Antonen sua).
Ergotaminak antza handia du azido lisergikoarekin (LSD). Bi substantzia horien egitura molekularra oso antzekoa da. Horrenbestez, ergotismoak —LSDaren antzera— haluzinazio biziak eragiten ditu gaixoarengan, eta baita beste asaldura psikikoak ere. Horretaz gain, gorputz-adarretako gangrena mingarria ere sortzen du, asaldura baskularrak eragiten dituelako (hotza, hasieran, eta erremina —geroago— agertzen da gorputz-adar gehienetan).
Gaitza baztertu egin da Europa aldetik, baina noizean behin kasu berriak agertzen dira Hirugarren Munduko herrialdeetan.
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |