Erik the Viking | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | Erik the Viking |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, abenturazko filma, eleberri batean oinarritutako filma, film komikoa, Erdi Aroari buruzko filma eta sword and sorcery film (en) |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Saga of Erik the Viking (en) |
Grabazio lekua(k) | Malta |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Terry Jones |
Gidoigilea(k) | Terry Jones |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | SF Studios (en) |
Edizioa | George Akers (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | John Beard (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Neil Innes |
Argazki-zuzendaria | Ian Wilson |
Erik the Viking (euskaraz Erik Bikingoa) 1989ko Terry Jones ingeles zinema zuzendari eta aktorearen komedia filma bat da. Tim Robbins, Terry Jones, John Cleese, Gary Cady, Eartha Kitt, Mickey Rooney, Imogen Stubbs, Samantha Bond, Antony Sher, John Gordon Sinclair, Tim McInnerny, Charles McKeown eta Freddie Jones aktoreek antzeztu zuten.
Monty Python britainiar umorista-taldearen filma bat da.
Erik (Tim Robbins) bikingo gerlaria indarkeria eta beldurra nagusi diren mundu batean bizi da, Ragnarök aroa, eta bere herritarrekin batera bizi ahal izateko, nahiz denbora-pasa gisa, arpilaketan jardun ohi du. Erasoaldietako batean, hil berri duen neskataz maiteminduko da, eta hilketak eta bortxaketak nagusi diren mundu batean gauzetaz gogoeta egiten hasiko da.
Tribuko Freyja (Eartha Kitt) sorginaren aholkuz, Erikek herriko gerlari onenak elkartu eta eskandinaviar jainkoen hiria den Asgardera joateko itsasoratu daitezen konbentzituko ditu, bertan, Fenrir otsoa zerutik kanporatu eta Lurrari bizitza itzularaziz, baina euren ibilbidean barna helmugara iritsi arte arrisku eta oztopo ugari topatuko dituzte.