Eriophyes tiliae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Arachnida |
Ordena | Trombidiformes |
Familia | Eriophyidae |
Leinua | Eriophyini |
Generoa | Eriophyes |
Espeziea | Eriophyes tiliae Pagenstecher, 1857
|
Eriophyes tiliae Tilia × europaea zuhaitzen hostoen gainazalean zezidioak eratzen dituen akaro espezie bat da[1]. Bere eraginez, hostoen gainean pikor gorri batzuk sortzen dira.
Udaberriaren amaieran eta udan tutu motako zezidioak 5 milimetro arte hazten dira, hostoekiko elkarzut. Normalki gorriak dira, baina hori-berdeak ere izan daitezke, asko aurki daitezke hosto berdinean eta, gehienetan, landarearen beheko hostoetan hazten dira.
Akaroak hostoetara udaberrian iristen dira, negua enborreko zuloetan pasa ostean. Bakoitzak 0,2 mm. inguru neurtzen ditu, baina zapa jaterakoan askatzen dituzten konposatu kimikoek emaitza koloretsua ematen dute. Udazkena baino lehen, akaroak handien daude eta enborrean bilatzen dute berriro ere babesa.
Ez du ematen akaroak zuhaitzari kalte egiten dioenik, baina ez dago modurik kontrolatzeko edo sendatzeko[2].