Eriskay ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Eskozia |
Eriskay poni Eskoziako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Eskoziako bertako hiru poni arrazetako bat da. Beste biak Shetland ponia eta Highland poniak dira. Galloway poni arraza berriz XVIII. mendean galdu zen. Eriskay ponia zelta poniak izeneko sailkapen taldean kokatzen da.
Arrazaren jatorria Kanpoko Hebridak uhartediko Eriskay uhartean dago. Bere arbasorik zuzenak Hebridetako bertako poniak izan ziren, bera hauen azken ondorengoa izanik. Oro har poni hauen kolorea urdinxka da eta ilaia luzea dute neguan, eguraldi kaskarrengatik babesteko.
Antzineko arraza da, esan bezala Zelta ponien izeneko taldean kokaturik. Eriskay poniak mendetan samalda erdi basatietan larretu dira Eskoziako ipar mendebaldeko uhartetan.
Rare Breeds Survival Trust delako elkartearen arabera, arrazaren egoera oso larria da eta desagertzeko zorian dago. Bretainar zaldi arrazen artean egoera okerrenean dagoena izanik. Dena den azken urtean hainbat urrats eman dira arraza babesteko[1].