Ernesto Lecuona | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ernesto Sixto de la Asunción Lecuona Casado |
Jaiotza | Guanabacoa (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Tampa |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Santa Cruz Tenerifekoa, 1963ko azaroaren 29a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Gate of Heaven Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | : asma |
Familia | |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Carlos Alfredo Peyrellade Conservatory (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, musikagilea, kantugilea, soinu banda konpositorea eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Lecuona Cuban Boys |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | pianoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ernesto Sixto de la Asunción Lecuona Casado (Guanabacoa, 1896ko abuztuaren 7a - Santa Cruz Tenerifekoa, 1963ko azaroaren 29a) kubatar musikagile eta piano-jotzailea izan zen.
Aita kanariarra zuen eta ama kubatarra. Bost urte zituenetik pianoa ikasi zuen Ernestina arrebaren laguntzarekin eta hamaika urterekin lehenengo abestia konposatu zuen. 1924an Europara joan zen kontzertuak eta piano errezitaldiak ematera.
Errepertorio klasikoko, jazzeko eta latinoko lanak konposatu zituen. 600 konposizio baino gehiago ditu: abestiak, zarzuelak, pianorako eta orkestra sinfonikorako lanak.