Ernst Haas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1921eko martxoaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Austria |
Heriotza | New York, 1986ko irailaren 12a (65 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, fotokazetaria, kazetaria, idazlea eta stock photographer (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | New York |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Magnum Photos |
ernst-haas.com | |
Ernst Haas (Viena, 1921eko martxoaren 2a - New York, 1986ko irailaren 12a) austriar argazkilaria izan zen. Bigarren Mundu Gerra ondorengo Vienan ekin zion argazkilaritzari. Suitzako DU astekariak gerrako presoen itzuleraz argitaratu zion erreportajeak (1947) bere garaiko argazkilari-kazetarien aitzindari bilakatu zuen. Paris eta New Yorkera jo zuelarik, Robert Capa argazkilari handia ezagutu eta Magnum agentziako kide egin zen (1949-1962). Life, Stern, Geo eta beste zenbait aldizkari ezagunetan argitaratu zituen argazkiak. New Yorkeko Arte Modernoko Museoko Family of Man erakusketa famatuan parte hartu zuen, beste zenbaiten artean. Ezaguna du, besteak beste, The Creation liburua.