Eroritako astronauta | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Paul Van Hoeydonck (en) |
Sorrera-urtea | 1971 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | aluminioa |
Dimentsioak | 8,5 () cm |
Kokapena | |
Lekua | Mons Hadley (en) |
Bilduma | Mu.ZEE - Kunstmuseum aan Zee (en) |
Inbentarioa | K000639 |
Koordenatuak | 26°07′56″N 3°38′02″E / 26.13222°N 3.63386°E |
Eroriratako astronauta (ingelesez: Fallen Astronaut) Paul Van Hoeydonck eskultoreak sortutako 8,5 zentimetroko aluminiozko eskultura bat da. Ilargian dagoen artelan bakarra da. Astronauta baten irudikapena da, bere jantziarekin, espazioaren esplorazioan hil diren astronautak gogora ekartzeko sortua. Mons Hadleyn jarri zuten Apollo 15eko astronautek 1971ko abuztuaren 1ean, momentu horretara arte hil ziren hamalau astronauten izenen zerrendarekin batera.
Misioa bukatu zen arte astronautek ez zuten horren berririk eman, eta sekretupean mantendu zuten.