Erramu-tximeleta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Argynnini |
Generoa | Brenthis |
Espeziea | Brenthis daphne Bergsträsser, 1780 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Rubus, mugurdiondo, Gaitun sendagarri eta Sanguisorba tenuifolia |
Erramu-tximeleta (Brenthis daphne) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa.
Paleartiko erreinuko animalia da. Europa kontinentalean, Siberian, Korean eta Japonian aurkitzen da[1]. Baso ertz eguzkitsuak atsegin ditu eta itsasoaren mailatik 1.750 metrotarainoko eremuan aurkitzen da[2].
Tamaina ertaineko tximeleta da, 30-44 mm-ko hegal zabalera duena. Kolore laranja-horixka duen tximeleta da eta ertzetan marra iluna du, erabat ixten ez dena. Hegalak nahiko borobiltsuak dira. Atzeko hegalen azpialdea argiagoa da, orbain zuriekin eta ertz morearekin marmolaren itxura ematen dio[2].
Beldarraren gorputza lerro marroi ilunek eta zuriek zeharkatzen dute aurretik atzera. Arantza marroiak ditu gorputz osoan zehar. Krisalidak dizdira metalikoak ditu.
Maiatza eta abuztuaren hasiera artean ikusten da tximeleta, beti ere kokapenaren arabera alda daiteke. Emeak uztailean arrautzak jartzen ditu lahar edo mugurdiondo hostoen azpian, beldarra gero sasi horretaz elikatzen baita. Beldarrak neguan hibernatu egiten du[3] eta udaberrian krisalida eratu eta tximeleta heldua ateratzen da.
Errunaldi bakarra izaten du.