Erresuma Batuaren banaketa administratiboa konplexua, anitza eta nahasgarria izan daiteke. Erresuma Batua, Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako lurraldeek osatzen dute, munduak zehar dituen hainbat dependentziekin batera.
Lurralde bakoitzak bere banaketa administratibo propioa du, beraz, ez dago administrazio-unitate amankomunik.
Erresuma Batuak konderrietan edo shiretan duen banaketa geografikoa Ingalaterran eta Eskozian hasi zen Erdi Aroaren hasieran eta Britainia Handian eta Irlandan osatu zen Aro Modernoaren hasieran[1]. Xedapen administratiboak bananduta garatu ziren Erresuma Batuko herrialde bakoitzean, sarritan Erresuma Batua sortu baino lehenagokoak diren jatorriekin. Tokiko gobernu modernoa, hautatutako kontseiluen bidez, neurri batean antzinako konderrietan oinarritua, modu bananduan sortu zen: Ingalaterran eta Galesen 1888ko lege batean, Eskozian 1889ko lege batean eta Irlandan 1898ko lege batean; honela, ez dago gobernu lokalen administrazioen lege orokorrik Erresuma Batu osorako[2]. XIX. mendera arte ia ez zen aldaketarik izan xedapen horietan, baina orduz geroztik etengabeko bilakaera izan dute eginkizunek eta funtzioek[3].
Ingalaterrako tokiko gobernuaren antolaketa konplexua da, eta funtzioen banaketa tokiko xedapenen arabera aldatzen da. Ingalaterrako goi mailako azpiatalak bederatzi eskualdeak dira, gaur egun nagusiki helburu estatistikoetarako erabiltzen direnak[4]. Eskualde batek, Londres Handiak, batzar bat eta alkate bat ditu, zuzenean 2000. urtetik hautatuak, herritarrek erreferendum batean proposamenari emandako babesaren ondoren[5]. Asmoa zen beste eskualde batzuek ere beren eskualde-biltzar propioak izatea, baina ipar-ekialdeko eskualdean batzar proposamen bat baztertua izan zen 2004ko erreferendum batean[6]. 2011tik, hamar autoritate konbinatu sortu dira Ingalaterran. Horietako zortzik alkate hautatuak dituzte, eta lehen hauteskundeak 2017ko maiatzaren 4an egin ziren[7]. Eskualde mailatik behera, Ingalaterrako toki batzuek konderri-kontseiluak eta barruti-kontseiluak dituzte, eta beste batzuek autoritate unitarioak; Londres, berriz, Londresko 32 udalerrik eta Londresko hiriak osatzen dute. Zinegotziak gehiengo soileko sistemaren bidez aukeratzen dira izen bakarreko barrutietan, edo kide anitzeko sistemaren bidez, izen anitzeko barrutietan[8].
Tokiko gobernuari dagokionez, Eskozia 32 kontseilu-eremutan banatuta dago, eta aldaketa handiak daude, bai tamainari dagokionez, bai biztanleriari dagokionez. Glasgow, Edinburgo, Aberdeen eta Dundee hiriak banandutako kontseilu guneak dira, Lur Garaien Kontseilua bezala, Eskoziaren azaleraren herena hartzen duena, baina soilik 200.000 pertsona baino gehixeago. Tokiko kontseiluak hautatutako zinegotziek osatzen dituzte, eta horietatik 1.223 zinegotzi daude[9]; lanaldi partzialeko soldata jasotzen dute. Hauteskundeak boto bakar transferigarriaren bidez egiten dira, hiruzpalau zinegotzi hautatzen dituzten barruti plurinominaletan. Kontseilu bakoitzak probestu edo deitzaile bat aukeratzen du, kontseiluaren bileretako buru izango dena eta eremuaren buru gisa jardungo duena.
Galesko tokiko gobernuak 22 agintari ditu. Horien artean daude Cardiff, Swansea eta Newport hiriak, eskubide propioz agintari bateratuak direnak. Hauteskundeak lau urtean behin egiten dira, gehiengo sinplearen sistemaren arabera[10].
Ipar Irlandako tokiko gobernua 1973tik barrutiko 26 kontseilutan antolatuta dago, horietako bakoitza boto bakar transferigarriaren bidez aukeratua. Bere eskumenak zerbitzu hauetara mugatzen dira: hondakinen bilketa, txakurren kontrola eta parke eta hilerrien mantentzea[10]. 2008an, gobernuak 11 kontseilu berri sortzeko eta egungo sistema ordezkatzeko proposamenak adostu zituen[11].
Erresuma Batua | |||||||||
Lege jurisdikzioa | Ingalaterra eta Gales (Lege ingelesa) | Lege ipar irlandarra | Lege eskoziarra | ||||||
Herrialdea | Ingalaterra | Gales | Ipar Irlanda | Eskozia | |||||
Eskualdea | Londres Handia | Eskualde estatistikoak | |||||||
Konderria | City of London | — | Metropolitar konderriak | Ez-metropolitar konderriak (bigarren mailakoak) | Ez-metropolitar konderriak (autoritate unitarioak) | Scilly uharteak | Autoritate unitarioak | Barrutiak | Autoritate unitarioak |
Barrutia | Londresko auzoak | Metropolitar barrutiak | Ez-metropolitar barrutiak | ||||||
Parrokia | Ward-ak | Parrokia zibilak | Parrokia zibilak | Komunitateak | Parrokia zibilak | Komunitateak |
Ingalaterrak ez du lurralde parlamenturik, beste Erresuma Batuko lurralde guztiak ez bezala. Ingalaterraren banaketa administratiboa honakoa da maila altuenetik baxuraino:
Halaber, konderri eta barruti mailetan 56 autoritate unitario daude.
Ipar Irlandak banaketa administratibo sinplea du. 6 konderritan eta hauek 26 barrutitan banatzen dira.
Eskozia 32 council area edo kontseilu guneetan banatzen da. Kontseilu guneak eskualde hitzaren parekoak dira.
Gales 22 eremu adminsitratibotan banatzen da, eta banaketa hau herrialde honetako konderri historiko eta hirigunetan oinarrituta dago.
Erresuma Batuak hainbat dependentzia ditu munduan zehar. Hauek lau lurralde motetan banatzen dira:
Europako banaketa administratiboak | ||
---|---|---|
Albania · Alemania · Andorra · Armenia · Austria · Azerbaijan · Belgika · Bielorrusia · Bosnia-Herzegovina · Bulgaria · Danimarka · Erresuma Batua · Errumania · Errusia · Eslovakia · Eslovenia · Espainia · Estonia · Finlandia · Frantzia · Georgia · Grezia · Herbehereak · Hungaria · Ipar Mazedoniako Errepublika · Irlandako Errepublika · Islandia · Italia · Kroazia · Letonia · Liechtenstein · Luxenburgo · Malta · Moldavia · Monako · Montenegro · Norvegia · Polonia · Portugal · San Marino · Serbia · Suedia · Suitza · Turkia · Txekiar Errepublika · Ukraina · Vatikano Hiria · Zipre |