Erretinoide

Kimika organikoan erretinoideak A bitaminaren deribatu naturalak edo harekin kimikoki erlazionatuta dauden konposatu kimikoak dira[1]. Hidrofobikoak dira.

Erretinoide sintetikoak medikuntzan erabiltzen dira, eta larruazalaren osasuna, immunitatea eta hezurretako arazoak erregulatzen dituzte. Hauen artean, etretinatoa eta azitretina aipa daitezke.

Erretinoide naturalek funtzio garrantzitsu asko dituzte gorputz osoan: ikusmenean, larruazalean, hezur-ehunaren hazkuntzan, immunitatean eta arren ugalkortasunean[2]. Hauen artean erretinola, erretinala, azido erretinoikoa, isotretinoina eta alitretinoina aipa daitezke.

Erretinoide naturalei lehen belaunaldiko esaten zaie eta sintetikoei bigarren belaunaldiko.

Etretinatoa erretinoide sintetikoa

Erretinoideek ziklo bat dute mutur baten eta horretatik zintzilik polieno bat albo-kate gisa, muturrean funtzio-talde polarra duena. Albo-katean txandakatutako C=C lotura bikoitzez osatutako sistema konjokatua erretinoideen kolorearen erantzulea da (normalean horia, laranja edo gorria). Beraz, erretinoide asko kromoforoak dira.

Albo-kateak eta muturreko funtzio-taldeak txandakatzeak erretinoide mota desberdinak sortzen dituzte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  2. (Ingelesez) Kiser, Philip D.; Golczak, Marcin; Palczewski, Krzysztof. (2014-01-08). «Chemistry of the Retinoid (Visual) Cycle» Chemical Reviews 114 (1): 194–232.  doi:10.1021/cr400107q. ISSN 0009-2665. PMID 23905688. PMC PMC3858459. (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).