Erretinol

Erretinola edo A1 bitamina, konposatu organikoa da, C20H30O formula duena, A bitaminaren familiakoa. Solido kristalino hori-laranja kolorekoa da. Uretan disolbaezina da, baina oso disolbagarria koipetan. Eraztunetik zintzilik dagoen katean lau lotura bikoitz dauzka eta horrek zis-trans isomeria agertzea dakar[1].

Erretinol
Formula kimikoaC20H30O
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CC(=C/CO)\C=C\C=C(C)\C=C\C1=C(C)CCCC1(C)C
MolView3D eredua
Mota10,15-cyclophytane diterpenoid (en) Itzuli eta A bitamina
Masa molekularra286,23 Da
Erabilera
Elkarrekintzanuclear receptor subfamily 2 group C member 2 (en) Itzuli
HaurdunaldiaUS pregnancy category X (en) Itzuli
Rolafarmako esentzial, vitamer (en) Itzuli eta primary metabolite (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyFPIPGXGPPPQFEQ-OVSJKPMPSA-N
CAS zenbakia68-26-8
ChemSpider393012
PubChem445354
Reaxys403040
Gmelin17336
ChEBI247497
ChEMBLCHEMBL986
ZVG70220
EC zenbakia200-683-7
ECHA100.000.621
CosIng37479
RxNorm1367187
Human Metabolome DatabaseHMDB0000305
KNApSAcKC00031437
UNIIG2SH0XKK91
NDF-RTN0000148615
KEGGC17276, D06543 eta D00069
PDB LigandRTL

Funtzioak eta iturriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretinola eta A bitaminaren beste forma batzuk beharrezkoak dira ikusmenerako, zelula-garapenerako, larruazala eta muki-mintzak mantentzeko, immunitate-funtziorako eta ugalketa-garapenerako. Erretinola ikusmena ahalbidetzen duten pigmentuen osagai da eta ezinbestekoa da epitelio ehuna ongi hazteko eta osasuntsu izateko[2].

Iturri dietetikoek arraina, esnekiak eta haragia dira[3]. Erretinola sintetikoa ere izan daiteke eta hainbat erreaziobide baliatzen dira industrian.

Erretinola gehigarri gisa, A bitaminaren urritasuna tratatzeko eta prebenitzeko erabiltzen da. Ahotik hartzen da, edo muskulu batean injektatuta.

Azala zaintzeko produktuen osagai gisa, zimurrak eta larruazala zahartzearen beste ondorio batzuk murrizteko usatzen da[4].

Ikus, halaber

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) PubChem. «Retinol» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  2. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  3. (Ingelesez) «Office of Dietary Supplements - Vitamin A and Carotenoids» ods.od.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  4. (Ingelesez) Youmshajekian, Lori. «How Retinol Cosmetics Change Skin at a Chemical Level» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).