Erronboide muskulu | |
---|---|
Xehetasunak | |
Konponenteak | rhomboid major muscle (en) rhomboid minor muscle (en) |
Jatorria | nuchal ligament (en) Bizkarrezurra |
Insertzioa | omoplatoa |
Arteria | Dorsal scapular artery (en) |
Nerbioa | Dorsal scapular nerve (en) |
Antagonista | serratus anterior muscle (en) |
Terminologia anatomikoa |
Erronboide muskulua (musculus rhomboideus) trapezioaren azpikaldean dagoen muskulua da, eta gihar txiki eta nagusi guztiei ematen zaien izena da.
Jatorria C7-T5 ornoen arantza apofisietan dago, eta intsertzioa, aldiz, eskapularen ertz medialean du[1]. Erronboide muskuluak bi azpimuskulu dituela esan dezakegu: erronboide handia eta txikia. Erronboide txikiak C7-T1 ornoen arantza apofisietan du jatorria, eta handiak, aldiz, T2-T5 arantza apofisietan. Muskulu osoa osatzen duten bi azpimuskulu hauek, bitarteko tendoi batek banaturik daude.
Erronboide txikia:
Erronboide handia:
Inerbazioari dagokionez, eskapularen nerbio dortsalak inerbaturik dago, C5 nerbioa, eskapularen muskulu jasotzailea ere inerbatzen duena.
Erronboide muskuloak eskapula egonkortu eta eusten du eskualde torazikora. Gainera, besoa atzerantz mugitzen laguntzen du: hau uzkurtzean, eskapularen barrunbe glenoideoa bizkar hezurrerantz (atzerantz) eramaten du, barrunbe glenoideora konektaturik dagoen humeroa mugiaraziz. Eskapularen tortsioa eragiten du ere bai.
Arteria eskapular dortsalak hornitzen du odolez. Honako hau arteria subklabiotik ateratzen den enbor tirozerbikalaren adar bat da, azaleko arteria zerbikalarekin batera.