Eskalatzeko oinetako

Eskalatzeko oinetakoa.

Eskalatzeko oinetakoak, eskalada hizkeran katu-oinak, kirol-eskalatzaileek erabili ohi dituzten oinetako bereziak dira. Arinak, malguak eta oso itsaspen handikoak dira, zola, aurrealde eta alboetan itsaspena eta doitasuna ematen dieten gomazko material berezia baitute. Egoki estuturik janztea funtsezkoa da, nahiz eta hasiera batean deseroso egon arren, eskalatzaileak oinetan sentsibilitate gehiago bereganatu eta haitza edo hormaren koska, irtengune, pitzadura eta artekak ongi nabaritu ditzan.[1]

Eskalatzeko oinetakoak, jatorrian larruzko mendi botak ziren zoletan metalezko tako eta hiltzeak zituztenak. 1930ean Pariseko eskalatzaile talde batek kirol-oinetakoak alpinismoko botak baino aproposagoak zirela konturatu zen eta hauek erabilita bide zailagoak egin zituzten. Oinetako hauek asko irauten ez zutenez, batez ere ertzeetan, gomazko punta patroi bat erantsi zien, Vibram zola deiturikoa. Hauek arroka lehorrean eskalatzeko aurrerapen handia izan ziren. Batzuetan artilezko galtzerdiak erabiltzez zituzten, heldulekua hobetzeko .

Pierre Allain frantziarra eskalatzaile sutsua zen, eta goma gogorreko zola konposatuko olanazko botekin esperimentatu zuen; 1950eko hamarkadaren amaieran, bere "PA" botak mundu osoko eskalatzaileek erabiltzen zituzten. Frantziako eskalatzaile kidea zen Edmond Bourdonneauk 1950ean sartu zituen "EB" botak, Pierren konpainia erosi ondoren. Konpainia horrek gomazko zola leunagoak zituen, eta oso ezaguna egin zen 1960ko eta 1970eko hamarkadetan.

1982an, Borealek, Villenako enpresa espainiarrak, "Firé" 2 oinetakoen estiloa sortu zuen, arrokarekiko atxikidura hobetzen zuen gomazko zola iraultzaile batekin gaur egun arte erabili dena.

Gogortasunaren arabera bi talde nagusietan banatutako sailkapena:

  • Orkoi zurruna: barne-egitura zurruna da teknika askoetan laguntzen duena. Besteak beste, "kanteatzea" errazten du , eta mina arintzen du pitzaduretan eta enpotramenduetan. Ez da beharrezkoa oinean hain ondo heltzea. Eskalada klasikoan eta oinetakoak jantzita denbora luzea igaroko den edozein egoeratan erabili ohi dira, horregatik malguago janzten dira
  • Horma bigunekoa: Sentsibilitate handiagoa eskaintzen dio oinari eta aurrez aurreko eskalada bertikala hobetzen du zehaztasun handiagoarekin oinak kokatzea ahalbidetzen duelako. Oso estu egon behar du oinean nolabaiteko erresistentzia maila izatea beharrezkoa delako. Bloke edo boulderreko eskaladan gehien erabiltzen direnak dira.

Haren orkoiaren simetrian oinarritutako sailkapena egin daiteke:

  • Horma simetrikoa: Katu-oinak klasikoak eta erosoagoak dira. Hainbat orduko eskaladetarako pentsatuak, bide luzeetan edo erosotasuna beharrezkoa den lekuetan erabiltzeko aproposa. Hauetan sentikortasuna eta doikuntzari ez zaio hainbesterako garrantzia ematen.
  • Horma asimetrikoa: Katu-oin teknikoagoak dira bide eta boulder teknikoagoetarako pentsatuak. Oinaren zeharkako ardatza aldatzen dute, oinaren behatz lodian indar gehiena eramatera behartuz. Horrek zehaztasun handiagoa ematen dio zapaldurari.

Oinera doitzeak ez du esan nahi minez eskalatu behar denik. Jantzi ondoren mina mantentzen bada eta minutu batzuk igaro ondoren pasatzen ez bada, baliteke eredu edo neurri egokia ez izatea. Ez da komeni min jasangaitza sentiarazten duten katu-oinak erabiltzea.

Katu oinak aukeratzerakoan kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu batzuk ere badaude, hala nola itxiera mota (belkroak, kordoiak edo mistoak, "dantzari" ere deituak), zolaren kurbadura, edo fabrikazio materialen transpirazio maila. Hauek pertsona bakoitzaren araberakoa dsa, bakoitzaren oinetako erosotasun preferentzien araberakoa.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «History of Climbing Shoes | EB-CLIMBING» EB Climbing (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  2. Miedo, Juan Sin. (2010-02-26). «Mountain Weekends: Los pies de gato: marcas, clasificaciones y tallas» Mountain Weekends (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Videos» Vao2 (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]