Eskoziako Alderdi Laborista

Eskoziako Alderdi Laborista
BuruzagiaAlex Rowley
Sorrera1900
Egoitza nagusiaEskozia Glasgow, Eskozia
Ideologia politikoasozialdemokrazia, sozialismo demokratikoa
Nazioarteko kidetzaInternazional Sozialista, Sozialista eta Demokraten Aliantza Aurrerakoia
http://www.scottishlabour.org.uk/

Eskoziako Alderdi Laborista, Eskoziako gaeleraz: Pàrtaidh Làbarach na h-Alba, eskozieraz: Scots Labour Pairty eta ingelesez: Scottish Labour Party edota Scottish Labour), Eskoziako ezkerreko alderdi politiko bat da. Historikoki eta luzaroan, Eskoziako alderdi politiko nagusi eta indatsuena izan da, bereziki Eskoziako industria eremuetako langile ugarien bozkari esker. Halere, 2007. urteraz geroztik, Eskoziako Alderdi Nazionala gailendu zaio.

Egoitza nagusia Glasgow hirian du.

1900an sortua izan zen eta Eskozian oso sustraitua dagoen alderdia da. Formalki, Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren barnean dago, halere, maiz alderdi independiente gisa aurkezten da, eta Erresuma Batuko Alderdi Laborista beraren barnean pisu eta erabakietan indar handia duen erakundea da, Erresuma Batuko Alderdi Laborista sortu zuten erakundeetako bat izan baitzen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]