Esku-lehorgailua komun publikoetan dagoen tresna elektriko bat da, eskuak lehortzeko erabiltzen dena. Normalki gune publikoetan kokatzen dira, eta ez dira etxe-tresna ohikoa. Batzuek botoi bat dute pizteko, edo sentsore infragorri bat, mugimenduarekin automatikoki pizten duena. Berogailu baten sistema bera erabiltzen du, aire beroa botaz eskuak lehortzeko.
Paperaren xahuketa ekiditen dute eta, elektrizitatea kontsumitzen duten arren, ingurumenarentzat hobeak direla kontsideratu ohi da[1].
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |