Eskuilarik gabeko motorra

Konputagailuetako haizagailuak desmuntaturik. Motorra kontrolatzen duen zirkuitua ikus daiteke.

Eskuilarik gabeko motorra edo brushless motorra, errotorearen polaritatea aldatzeko eskuilarik erabiltzen ez duen motor elektrikoa da.

Motor elektrikoek delga-dun kolektore bat edo pare bat urratze eraztun izan ohi zituzten. Sistema hauek marruskadura eragiten zuten, errendimendua gutxituz, beroa askatuz eta zarata gehiago eginez. Gainera, mantentze-lan handiago eskatzen zuten, eta ikatz partikulak aska zitzaketen, motorra, eroale izan daitekeen hauts batez zikinduz.

Eskuilarik gabeko lehen motorrak, korronte alternoko motor asinkronoak izan ziren. Gaur egun, elektronikari esker, brushless motorrak oso onuragarriak gerta dakizkiguke, fabrikatzeko merkeagoak direlako, gutxiago pisatzen dutelako eta mantenu-lan gutxiago eskatzen dutelako, baino beraien kontrola askoz konplexuagoa da. Konplexutasun hori kontrol elektronikoei esker ia erabat ezabatu da.

Alderantzikagailuak korronte alternoa korronte zuzen bihurtu behar du, eta berriro, beste frekuentzia bateko alterno. Beste kasu batzuetan, korronte zuzenarekin zuzenean elikatu daiteke, lehen urratsa ezabatuz. Hau dela eta, korronte alternoko motor hauek korronte zuzeneko beste aplikazio batzuetan erabili daitezke, korronte zuzeneko eskuiladun motor baten baino askoz errendimendu hobeagoa lortuz. Erabilera batzuk, adibidez, pilak erabiltzen dituzten auto eta hegazkin telegidatuak izango lirateke.

Eskuilarik gabeko beste motor batzuk, korronte zuzenarekin soilik funtzionatzen dutenak, potentzia baxuko aparatu elektrikoetan erabiltzen direnak dira, hala nola, CD-ROM irakurgailuak, konputagailuetako haizagailuak, kaseteak, eta abar. Hauen mekanismoa kommutazio (polaritate aldaketa) mekanikoa, kontaktu gabeko elektroniko batekin ordezkatzean datza. Kasu honetan, espira, poloa zuzena denean bakarrik bultzatzen da, eta ez denean, sistema elektronikoak korrontea mozten du. Errotoreko espiraren posizioa igartzeko eremu magnetikoaren hautematea erabiltzen da. Sistema elektroniko honek, gainera, biratze abiadura jakin dezake, ea geldirik dagoen, edo gelditzen bada korrontea moztu dezake ez dadin motorra erre. Polaritatea aldatzean (+ eta -) alderantziz biratzen ez duten desabantaila dute. Biraketa norantza aldatzeko sistema elektronikoaren bi eroale gurutzatu beharko lirateke.

Eraztunetan marruskadura saihesteko antzeko sistema bat alternadoreetan erabili ohi da. Kasu honetan ez da urratze eraztunen erabilera saihesten, sendoago bat erabiltzea saihesten da, motorra asko frenatuko lukeelako.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]