Esmendes I.a

Esmendes I.a

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 1052 ( urte)
Hobiratze lekuaTanis
Familia
AitaHerihor
AmaNodjmet
Ezkontidea(k)Tentamun (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XXI. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria
Egiptoko Tanis hiriaren hondakinak, Egiptoko XXI. dinastiako erregeak lurperatuak izan ziren tokia.

Hedykheperra Setepenra Nesbanebdyedet Meryamon edo Esmendes I.a, Egiptoko XXI. dinastiaren sortzailea eta dinastia honetako lehen faraoia izan zen. K.a. 1069 eta K.a. 1043 bitartean gobernatu zuen. Faraoi honekin, Egiptoko hirugarren tarteko aroa deritzon garaia hasi zen.

Esmendes, libiar jatorriko militarra, Egiptoko XX. dinastiako azken faraoia izan zen Ramses XI.ak Behe Egiptoko chaty izendatu zuen. Errege, Ramses XI.a Behe Egipton lurperatua izan ondoren bihurtu zen, XX. dinastiako azken faraoia bizi zela, jada kontrolatzen zuen lurraldea, Egipto Ertainean eragin handia izanez. Goi Egipto, Amonen Apaiz Gorenaren esku geratzen zen.

Herihor Amonen Apaiz Gorenaren eta honen emazte Nedyemeten balizko semea (edo Apaizaren anaia); Ramses XI.aren alaba zen Tentamonekin eta Muthedyemekin ezkondu zen, lehenarekin, Henuttauy, eta, bigarrenarekin, beranduago faraoi izango zen Psusenes I.a izanez. Sexto Julio Afrikanok, Manetoni kopiatuz, Esmendesek 26 urteko erregealdia izan zuela esan zuen.

Bere garaian, iraultza erlijioso bat sortzen da Tanisen, "ez puruen gerra" deitua, Sethen gurtza uztea eta Amon, Mut eta Khonsu jainkoek osatzen zuten Tebaseko hirukoa berreskuratzea suposatuko duena.

Unamonen abenturak (Moskuko papiroa 120)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esmendesek, paper nabarmen bat du Unamonen istorioan, Uhm Mesut aroko 5. urtean (edo Ramses XI.aren erregealdiaren 23. urtean) datatua, garrantzi handiko pertsonaia bezala. Unamonek, Tanis bisitatu behar izan zuela eta Esmendisi pertsonalki bere ziurtatze gutunak aurkeztu behar izan zizkiola dio, egungo Libanoren iparraldera bidaiatzeko azken baimena lortu eta Tebaseko Amonen tenpluan erabiltzeko zedro zura lortzeko. Esmendesek, Unamonek Siria eta Ekialde Hurbilera egin beharreko bidaietarako itsasontzi bat emanez erantzun zuen.

Matxinada Tebasen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartan Amonen Apaiz Gorena zen Menkheperrak, matxinada bat zanpatu zuen Tebasen errege baten erregealdiaren 25. urtean, soilik Esmendes izan daitekeena, ez baitago Apaiz Gorenek euren agintaldi urteak zenbatu izanaren ebidentziarik, euren buruei errege tituluak eman zizkieten arren, Pinedyemen kasuan bezala. Menkheperrak, matxinadako buruzagiak, basamortuko mendebaldeko oasietara erbesteratu zituen, Menkheperraren erbesteratze hilarriak adierazten duen bezala. Zenbait urte beranduago, Esmendesen oinordekoa izan zen Neferkheresen erregealdian, matxinadako buruzagi horiek barkatuak izan ziren.

Esmendes, Tanisen lurperatua izan zen, eta, bere oinordekoa, bere seme Neferkheres izan zen.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Karnakeko Montu jainkoaren tenplua inguratzen zuen harresia konpontzea agindu zuen.

Honakoetan aipatua da:

  • Gebeleinetik gertu dagoen harrobi batean aurkitutako hilarri batean.
  • Moskuko Papiroa 120

Bere izen egiptoarra, Nesbanebdyed zen, baina, grezierara, Smendes bezala itzuli zuten beranduagoko idazleek, Sexto Julio Afrikano eta Flavio Josefo kasu. Bere tronu izena: Hedykheperra Setepenra/Setepenamon, "Dizdiratsua da Raren manifestazioa, Ra/Amonen aukeratua" esan nahi duena, oso ospetsua izan zen hurrengo dinastietan, Egiptoko XXII. dinastian eta Egiptoko XXIII. dinastian. Bost erregek hartu zuten izen hau: Sheshonq I.ak, Sheshonq IV.ak, Takelot I.ak, Takelot II.ak eta Horsiese I.ak.


Aurrekoa
Ramses XI.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXI. dinastia
Ondorengoa
Neferkheres