Antolatzailea | Espainiako Hockey Federazioa |
---|---|
Sorrera | 1957 |
Eremua | Espainia |
Parte hartzaileak | 12 |
Garaipen gehien | Atlètic Terrassa (21) |
2017ko Txapelduna | Atlètic Terrassa |
Webgune ofiziala |
Espainiako Gizonezkoen Belar Hockey Liga Espainiako belar hockey txapelketa nagusia da. 1957an abiatu zen.
1915 urtetik aurrera Errege Kopa jokatu izan zen harik eta 1957an Espainiako Federazioak liga antolatzea erabaki zuen arte. Lehenengo ekitaldi hartan sei taldek hartu zuten parte, Kataluniako txaeldun eta txapeldunordeak (RC Polo eta Club Egara), Castillako ligako txapeldun eta txapeldunordeak (Club de Campo eta Junior FC), Bizkaiako txapeldunak (Real Club Jolaseta) eta Gipuzkoako txapeldunak (Donostiako Tenis Elkarte Erreala). Donostiako Tenis Elkarteak bertan behera utzi zuen Liga eta hurrengo urterako Atlético San Sebastián sartu zen eta 1959an bigarren egin ondoren 1960an txapelduna izan zen Gaviria San Sebastián izenarekin.
Hurrengo hamarkadan ez zen ligarik jokatu eta 1970an itzuli zen. Jolasetak bigaren egin zuen urte hartan baina ordutik aurrera talde katalanak izan dira nagusi, beraiek irabazi baitituzte liga guztiak. Terrassa hiriko hiru kluben artean (Atlètic, Egara eta Club Deportiu) 34 liga irabazi dituzte.
2015-16 denboraldian Atlético San Sebastián da maila gorenean jokatzen duen euskal talde bakarra. RC Jolaseta Ohorezko B mailan ari da.
Bi fasetan jokatzen da liga. Irailetik ekainera fase erregularra izaten da eta talde guztiek elkarren artean jokatzen dute. Ondoren lau talde onenek titulurako play-offak jokatzen dituzte.
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Atlètic Terrassa | 21 | 1983, 1984, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1994, 1995, 1997, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2010, 2011, 2012, 2017 |
RC Polo | 14 | 1958, 1959, 1970, 1977, 1978, 1980, 1981, 1982, 2002, 2003, 2008, 2013, 2014, 2015 |
Club Egara | 14 | 1971, 1972, 1973, 1974, 1975, 1979, 1992, 1993, 1996, 1998, 1999, 2000, 2001, 2016 |
Atlético San Sebastián | 1 | 1960 |
CD Terrassa | 1 | 1976 |