Espainiako Gurutze Gorria | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | CRE |
Mota | erakundea eta national Red Cross and Red Crescent society (en) |
Jarduera sektorea | emergency and relief (en) |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | International Federation of Red Cross and Red Crescent Societies (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1864ko uztailaren 6a |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Espainiako Gurutze Gorria (gaztelaniaz: Cruz Roja Española) humanitario, borondatezkoa eta interes publikoko erakundea da, bere jarduera Espainiako Gobernuaren eta Espainiako errege-erreginen goi-patronasgoaren babespean garatzen duena. Gurutze Gorriaren eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduko kidea da.
Espainiako Gurutze Gorria 1864an antolatu zuten, Jerusalemgo San Joan Ospitaleko Zaldunen Ordenaren babespean, eta onura publikoko sozietate izendatu zuten. Nicasio Landa iruindarra, Joaquín Agulló Ripaldako markesarekin batera, Nazioarteko Gurutze Gorriaren Espainiako ordezkaritzaren sortzaileetako bat izan zen, eta, ondoren, Espainiako Gurutze Gorriarena.[1] Hasieran, gatazka armatuetan esku hartze humanitarioak izan zituen ardatz, hala nola, 1870ean, Frantzia-Prusia Gerran. Espainiako Gurutze Gorriak laguntza humanitarioa bidali zuen lehenengo aldiz, eta 1872an, Hirugarren Karlistaldian. Azken gatazka horretan eraiki zuen erakundeak bere lehen ospitalea herrialdean, zehazki Miranda Ebron. Concepcion Arenalek zuzenduta, ospitaleak guztira 65 ohe zituen.[2]