Espainiar satitsu | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Eulipotyphla |
Familia | Soricidae |
Leinua | Soricini (en) |
Generoa | Sorex |
Espeziea | Sorex granarius Miller 1910[2]
|
Banaketa mapa | |
Espainiar satitsu (Sorex granarius) Sorex generoko animalia da. Lehen Insectivora edo Soricomorpha deitzen zen taldearen barruan daude. Gaur egun Lipotyphla deitzen den taldearen barruko Soricinae subfamilia eta Soricidae familian sailkatuta dago.
Ilea marroia eta iluna da, ez du banda erdi ilunik, eta sabela gris horixka du. Buruaren eta gorputzaren luzera lau zentimetrokoa da, isatsa luzera horren hiru laurdena delarik. Pisua ez da sei gramo baino gehiagokoa[3]. Hortz puntak gorri kolorekoak ditu, baina, oro har, S. Araneus eta S. coronatusek ez bezala, goiko ebakortzek tonalitate argiagoa dute.