Espiritu Santuaren eliza (Heidelberg)

Espiritu Santuaren eliza (Heidelberg)
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Baden-Württembergeko gobernu-eskualdeKarlsruhe
HiriaHeidelberg
Koordenatuak49°24′43″N 8°42′35″E / 49.41208°N 8.70975°E / 49.41208; 8.70975
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1398 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorriaEspiritu Santua
Erlijioakristautasun ebanjelikoa
ElizbarrutiaProtestant Church in Baden (en) Itzuli
IzenaEspiritu Santua
Erabileraeliza
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Webgune ofiziala

Espiritu Santuaren eliza (alemanez: Heiliggeistkirche) Baden-Württemberg estatuko hiria den Heidelbergeko eliza gotikoa da.

Eskuizkribu batean aipatzen da lehenengo aldiz 1239. urtean. Beranduago, 1398an gaur egungo elizaren lanak egiten hasterakoan, aurretik basilika erromaniko bat bazela esaten da. Beraz oraingo eliza toki berean eraikitako hirugarrena izango da.

Hans Marx (1426 arte) eta Jorg (1439 arte) izan ziren arkitekto nagusiak. 1441ean sagaratu zen eliza. Dorrea aldiz 1544koa da eta Mainzetik ekarritako Niclaus Eseler izan zen arkitektoa. 1709an frantziarrek su eman zioten dorreari eta berreraiki beharra izan zen, oraingoan barroko estiloan.

XVI. mendean liburutegi ederra zeukan elizak baina Hogeita Hamar Urteko Gerran Maximiliano I.a Bavariakoak berarekin eraman zituen 5.000 liburu eta 3.524 eskuizkribu eta Aita Santuari eman zizkion. 1816an 885 liburu itzuli zitzaizkion Heidelbergeko elizari, besteak Vatikano Hiriko Liburutegi Palatinoan daude.

Historian zehar katoliko zein protestanteek erabili izan dute eliza. 1706an eate baterako ordu banaketak egin zituzten biek erabili ahal izateko. 1729an horma bat eraiki eta leizaren alde banatan kokatu ziren. Azkenik 1936an horma hori bota eta protestanteentzako eliza bihurtu zen. 70. hamarkadan aldiz hippie mugimenduak hartu zuen eta kontzertuak ere izan ziren eliza barruan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]