Espirituen dantza

Pine Ridgen Ogalala Lakota herriaren Espirituen dantza.

Espirituen dantza (Ghost Dance) XIX. mendeko 90eko hamarkadatik Ipar Amerikako indigenen artean zabaldu den erlijio-zeremonia da. Dantza hau herri desberdinen sinesmen sistemetan egokitu zen. Dantza amerindiarren tradizioko zirkulu dantzetan oinarritzen zen; dantza mota horiek historiaurretik egiten ziren hildakoen espirituak itzularazteko. XIX. mendeko bertsioan itzulera horren helburua zuriak aitzinako amerindiarren lurretatik egoztea izango litzateke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]