Esposizioa, argazkigintzan, irudi bat osatzeko material fotosentikorrak (argazkigintzan kimikoan) edota irudi-sentsoreak (argazkigintza digitalean) jasotzen duen argi kopurua da.
Matematikoki: esposizioa = argiztapena x denbora
Aurreko formulak adierazten duen moduan, esposizioa denbora eta material fotosentikorrak jasotako argiztapen kopuruaren arteko konbinazioa da, eta lux segundutan neurtzen da.
Argazki kamera batean, esposizio denbora obturazio abiadurak eta objektiboaren irekidurak finkatzen dute. Azken bi faktoreak (abiadura eta irekidura) EB edo esposizio balorea izeneko zenbaki bakar batean konbinatzen dira.
Nahi dugun argazkia edo irudia lortzeko behar den esposizio egokia da. Esposizio egoki bat lortzeko modu on bat sunny 16 araua da: egun eguzkitsu batean, ISO 100 sentsibilitatea eta f/16 irekidura erabiliz, obturazio egokia 1/100 litzateke.