Estenosi mitral | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | mitral valve disease (en) , heart valve stenosis (en) eritasuna |
Espezialitatea | medikuntza genetikoa |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | I05.0, I34.2 eta Q23.2 |
GNS-9 | 394.0, 396.0 eta 746.5 |
DiseasesDB | 8288 |
MedlinePlus | 000175 |
eMedicine | 000175 |
MeSH | D008946 |
Disease Ontology ID | DOID:1754 |
Estenosi mitrala edo balbula mitralaren estenosia ezkerreko aurikularen eta bentrikuluaren artean kokatutako balbulak estugunea duenean izaten den balbulopatia da, diastolean odola bentrikulura iristea oztopatzen duena. Balbulopatia ohikoena da, eta hartua izaten da gehienetan. Larritasun-mailaren arabera, estenosi mitralak ezkerreko aurikularen presio-handitzea eta dilatazioa eragiten ditu, biriketako hipertentsio pasiboarekin eta eskuin-bihotzeko gainkargarekin.[1] Balbula-zuloaren murrizketa hori hantura batek eragiten du, eta prozesu horrek balbula eusten duen aparatuari ere eragin diezaioke. Kasu gutxitan bada ere, sortzetiko jatorrikoa izan daiteke.