Estilo-liburua edo estilo eskuliburua testuak hizkuntza batean era egokian idazteko irizpide eta aholkuak zehazten dituzten argitalpenak dira. Zuzen nola idatzi azaltzen duten gramatika-liburuen osagarritzat har daitezke; batzuetan, ordea, gramatikek heltzen ez dizkieten gaietan ere zuzen idazteko irizpideak ere ematen dituzte. Hizkuntzaren hedatzaile diren erakundeek plazaratzen dituzte gehienetan, hala nola hedabide eta administrazio publikoek. Estilo-liburuak orokorrak nahiz arlo jakin batei buruzkoak izan daitezke, hala nola kazetaritzan edo arlo teknikoan jarduteko.[1]
- Xabier ALBERDI LARIZGOITIA; Ibon SARASOLA ERRAZKIN: Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. EHU. 2001.
- Basterretxea Polo, Jose Inazio; Pastor González, Jose Mari; Aiestaran, Alazne. Kazeta-idazkera: arauak eta estiloa hitzen jokoan[2]. Udako Euskal Unibertsitatea. Bilbo. 2013. ISBN: 978-84-8438-448-9.
- EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). 'Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).
- EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua.
- ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua Zientzia - Estilo-liburua.
- IVAPek estilo liburuak eta estilo-liburuen laburpenak[3] argitara eman ditu.