Estopa | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Cornellá de Llobregat (Bartzelona) |
Musika mota | Kataluniar runba, Pop-rock |
Urteak | 1999 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Sony BMG |
Taldekideak | |
David Muñoz Calvo José Manuel Muñoz Calvo | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.estopa.com/ | |
Estopa rumba katalana jotzen duen musika taldea da, David eta Jose Manuel Muñoz anaiek 1999an sortua. Taldea jatorriz Cornellà de Llobregatekoa da, bere familia Extremadurakoa izan arren, Zarza-Capilla herrikoa hain zuzen.
Haien bost diskoetan formula berdina jarraitu dute, hainbat arrakasta eman diena: rumba zitalak eta kalekoak. Saldu dute guztira 3.100.000 baino gehiago maila nazionalean eta internazionalean (Allenrok kontuan izan gabe).
David (1976) bokalista da eta Jose (1978) gitarra-jotzailea eta ko-bokalista.
Haien haurtzaroa flamenko runbako talde oso ospetsuak laurogeigarren urteetan entzuten pasatu zuten, bereziki Los Chichos, Los Chunguitos edo Bordón 4. Haien azken lana musikatik at automobileko piezak egitea izan zen SEAT-ko kontzesionario batean. Han sortu zituzten taldearen letra asko, adibidez haien lehenengo arrakasta, “La raja de tu falda” non SEAT Panda kotxea izendatzen den. Lantegi horretatik ere ateratzen da taldearen izena, “Estopa”, haien arduradunak asko errepikatzen zuelako ¡Dadle estopa! esaldia, gehiago lan egiteko haien emankortasuna handitzeko eta ez distraitzeko.
Garai horretan haien auzo inguruko lekuetan jotzen hasi ziren. Orduan, maketa bat grabatu zuten berrogei abestirekin, lagun baten etxean. Maketa hau kasetean hedatu zen eskuz esku Espainia osoan zehar. Ondoren, p2p sareetan, ospea lortu zutenean.
Haien karrera diskografikoan zehar sari asko lortu dute.
Maketako abesti batzuk disko berrietan sartu dituzte berrargitaratutak.
Urte horretan 1.000.000 disko saltzea lortu zuten, errekor ez gaindituta Espainian talde hasiberri baterako. Urte horretan ducados 2000 ibilaldia hasi zuten Espainia osoa eta Latinoamerikako herrialde askotan zehar.
800.000 ale saltzea lortu zuten. Gero berrargitaratzea erabaki zuten Más Destrangis izenarekin, eta 200.000 ale gehiago saldu zituzten.
300.000 kopia saldu zituzten lehenengo astean.
Ibilaldia, Muñoz vs Muñoz zeritzona, Espainiako probintzia guztietatik eraman zuten. Ibilaldi txiki bat Latinoamerikatik, non Estopa Argentinara, Mexikora, Txilera eta Perura joan zen.
Egun bakar batean 200.000 kopia saltzea lortu zuen diskoak.
Diskoaren izena haien herriaren izena da, Cornella, alderantziz idatzita eta K-rekin. Lehenengo astean 140.000 kopia baino gehiago saldu zituzten, platinozko diskoa lortuz.