Estrukturalismo biologikoa hautespen naturalaren azalpen darwiniar soil baten aurka dagoen biologiako baztertutako teoria da: beste mekanismo batzuek ere eboluzioa gidatzen dutela, eta batzuetan, hauek hautespena erabat ordezkatzen dutela argudiatuz.[1] Estrukturalistek zenbait mekanismo proposatu dituzte, gorputzeko planen eraketa gida zezaketenak. Darwinen aurretik, Etienne Geoffroy Saint-Hilairek, animaliek, zati homologoak partekatzen zituztela, eta, bat handituz gero, besteak, konpentsazio bezala murriztuko zirela argudiatu zuen.[2] Darwinen ondoren, D'Arcy Thompsonek bitalismoa iradoki zuen eta azalpen geometrikoak eman zituen 1917ko On Growth and Form liburu klasikoan.[1] Adolf Seilacherrek inflazio mekanikoa iradoki zuen "pneu" egitura zuten Ediacarreko biotako fosiletan, Dickinsonia kasu. [3] [4] Günter P. Wagnerrek garapen-alborapena defendatu zuen, enbrioi-garapenaren egiturazko mugak. [5] [6] Stuart Kauffmanek autoantolaketa bultzatu zuen; egitura konplexua modu holistiko eta espontaneoan organismo baten zati guztien elkarrekintza dinamikotik sortzen delako ideia.[7] Michael Dentonek unibertsal platonikoek edo "tipoek" beren burua antolatzeko erabiltzen dituzten legeak defendatu zituen.[8] 1979an, Stephen J. Gouldek eta Richard Lewontinek "argal" biologikoak proposatu zituzten, hurbileko egituren egokitzapenaren azpiproduktu gisa sortutako ezaugarriak.[5]
Darwindar biologoek estrukturalismoa kritikatu dute, eboluzioaren historian zehar geneek organismoen eraketan parte hartu duten homologia sakonaren ebidentzia ugari dagoela azpimarratuz. Onartzen dute egitura batzuek, hala nola mintz zelularrek, beren burua mihiztatzen dutela, baina autoantolamenduak bilakaera eskala handian bultzatzeko duen gaitasuna zalantzan jartzen dute.[9]