Estrusio (fabrikazioa)

Aluminio estruditua, ildoek, haga bakoitza, konektore berezien bidez, beste batzuekin lotu ahal izatea ahalbidetzen du.
Play-Doh jostailuak, plastilina estruditzeko tresnak dakartza.
Artikulu hau fabrikazio prozesuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Estrusio (argipena)».

Estrusioa, oro har, masa bat moldeatzea edo forma ematea da, zehazki horretarako prestatutako irekidura batetatik irtenaraziz. Industrian, estrusioa zeharkako profil definitu eta finkoko objektuak sortzeko erabiltzen den fabrikazio-prozesu bat da, materiala bultzatuta nahi den sekzioko trokel batetik ateratzen da. Beste fabrikazio-prozesu batzuen aldean dituen bi abantaila nagusi ditu: batetik zehar-ebaki oso konplexuak sortzeko gaitasuna eta, bestetik, hauskorrak diren materialak lantzeko, materialak konpresio-esfortzuak eta ebakidura-esfortzuak baino ez dituelako topatzen. Gainera, gainazaleko akabera bikaina sortzen du eta forma askatasun handia ematen du diseinu prozesuan estrusioa, produktuak lortu ahal izateko lehengaien jarraikako erabilpena da, metalurgikoak, plastikoak eta elikagaietakoak. Lehengaiek, fusioa, presioa eta deformazioa jasan behar dute. Adibidez, beirazko botila baten fabrikazio prozesua, birziklapenerako beira eta koloratzaile mineralekin nahastutako aluminosilikatoen fusioan hasten da, tanta goriaren garraio eta hoztearekin jarraitzen du, matrize baten bidez deformatzen dena eta abiadura egoki batetara solidotzen da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]