Ethel Sargant | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1913 - 1918 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Londres, 1863ko urriaren 28a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Sidmouth, 1918ko urtarrilaren 16a (54 urte) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Girton College (en) ![]() North London Collegiate School | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | botanikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Londresko Unibertsitatea | ||
Kidetza | Londresko Linneoren Elkartea British Federation of Women Graduates (en) ![]() British Science Association (en) ![]() |
Ethel Sargant (Londres, 1863ko urriaren 28a - Sidmouth, 1918ko urtarrilaren 16a) botanikari ingelesa izan zen, landareen zitologia zein morfologia aztertu zituena. Linnean Society-ko lehen emakumezko kideetako bat izan zen eta bere kontseiluan parte hartu zuen lehen emakumea. Britainiar Elkarteko Atal baten buru izan zen lehen emakumea izan zen. Cambridgen, Girton College-ko ohorezko kide hautatu zuten 1913an eta Unibertsitateko Emakumeen Britainiar Federazioko presidente ere izan zen 1913tik 1918ra.
Ethel Henry Sarganten eta Emma Bealeren hirugarren alaba zen, eta "North London Collegiate School" en hezi zuten; eta, 1881etik 1885era, Cambridgeko Unibertsitateko "Girton College" n.[1]
Urte batzuen ondoren, lan botanikoak egitera pasa zen, 1892tik 1893ra, Dr. D.H. Scottekin elkarlanean, Kew Errege Lorategi Botanikoetako Jodrell Laborategian. Hurrengo urteetan, fanerogamoen landare-anatomian espezializatu zen, 1907tik Londresko Unibertsitatean ikastaroak eta hitzaldiak emanez.[2]
Ethel Thomas (1897–1901) eta Agnes Arber (1902-3) ikertzaile laguntzaile gisa kontratatu zituen berak zuen laborategi txiki batean lan egiteko. Luze bidaiatu zuen Margaret Jane Bensonekin, zientzialari gazte lankide batekin, laginak, laborategiko ekipoak biltzen eta munduko beste botanikari batzuekin topaketak egiten.[3]
1904ko abenduan, Sargant Londresko Linnean Society-ko kide izateko lehen emakumeetako bat aukeratu zuten, eta bere kontseiluko lehen emakumea ere izan zen.[4]
1912an, Girtongo Old Rectoryn finkatu zen, non, 1913an, Girton Collegeko ohorezko kide hautatu zuten. 1913an, Birminghameko Zientzia Aurreratzeko Britainiar Elkarteko Botanikako Sekzioaren lehendakaritza eta "Federation of University Women" eko lehendakaritza ere hartu zituen (1918an).
Lehen mundu-gerran, nazio mailan lan garrantzitsuak egiteko kalifikatutako emakume unibertsitarioen erregistro bat antolatu zuen. Ondoren, Lan Ministerioak hartu zuen bere gain kontrol hori.
Ethel Sargant Sidmouthen hil zen 1918ko urtarrilaren 16an.[5]
Bere liburutegi botanikoa eta liburutegiak Girton College-ri utzi zizkion. Natura Zientzien ikerketarako Ethel Sargant Beka bere oroimenez eman zuten 1919an.[6] Hark bildu eta gaika koadernatu zituen berrargitalpen eta monografia batzuk Cambridgeko Unibertsitateko Plant Sciences Liburutegian daude orain. Nekrologia bat idatzi zuen Agnes Arberrek.[1]