Etnomedikuntza talde etniko desberdinek, batez ere herri indigenek, garatu duten medikuntzen konparaketa eta ikerketa da. Etnomedikuntza herri medikuntzaren sinonimo moduan erabili izan da.
Ikerketa etnomedikua jakintza adarren artekoa da. Herrietan betidanik erabili izan diren metodoen ikerketan zentratzen da, bereziki etnobotanikan edo sendabelarren ikerketan. Normalean, medikuntza hau ahozko tradizioaren bidez gorde da[1] eta medikuntza ofizialean eragin gutxi izan du.