Etxeko lan (eskola)

Nerabe bat etxeko lanak egiten.

Etxeko lanak ikasleak eskolaz kanpo, etxean gehienetan, burutzen dituen lanen multzoa da, eskolan hartutako ezaguerak finkatu eta behar bezala ikasteko, irakaslearen aginduz edo gomendioz. Sarri, ariketak, buruketak, idazketak edo besterik gabe ikasitako gaiak berriz ere berrikustea izaten dira. Aldi berean, ohikoa da irakasleak biharamonean ikasleak etxeko lan horiek egin dituen egiaztatu eta ebaluatu eta kalifikatzea, ikasketa prozesua zuzentzeko.

Ikasteko denbora luzatzeko proposamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolatik agindutako etxeko lanak beste antzeko proposamen didaktikoekin batera ikertu egin dira:

Ikasle batzuek ez daukate etxeko lanak egiteko baldintza egokirik.

Etxeko lanen balio pedagogikoa luze eztabaidatu da hezkuntza eremu askotan. Defendatzaileek ikasleen autonomia sustatzen dutela, ikasteko denbora eskola eremutik kanpo luzatzea ona dela eta ikasteko aukerak biderkatzen direla bezalako argudioak erabili ohi dituzte. Aurkako argudioen artean, ikasleen "produktibitatea" jaisten dela, ikasleen aukera-berdintasuna hausten dutela, ebaluazioa zailtzen dutela irakasleek nekez ebaluatu dezaketelako eskola eremutik kanpo ikasleek egiten dutena...[1]

Arazo berezia da etxeko lanen ebaluazio eta kalifikazioa, irakasleek eskolan baino ebidentzia gutxiago jasotzen dituztelako. Ikasle batzuek etxeko lanak egiteko laguntza handiak jaso ditzakete eta beren autonomia, beraz, ez dute gehiegi landuko. Beste ikasle batzuek, ordea, laguntza gutxi edo batere ez, edota, agian, etxeko lanak egiteko aparteko eragozpenak. Eztabaidagarria da, oso, etxerako bidaltzen diren lanak norainoko pisua izan beharko duten, gero, kalifikazioetan.

Hainbat ikerketa egin dira etxeko lanen eraginkortasuna neurtzeko.[2][3][4][5][6]

Azken hamarkadetan, Interneten erabilera, Adimen Artifizialaren erabilpena, zuzentzaile ortografiko automatikoen erabilpena, kontratatutako laguntzaileen lana, garai batean etxeko lanei ematen zitzaien ikasteko eta ebaluatzeko balioa zeharo aldatu dute.[7]


Eskola-orduak luzatzeko proposamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2019an DBH-1 ikasturteko ikasle bati agindutako etxeko lanak. Helburuak: ikaslearen autonomia garatzen laguntzea, komunikazio gaitasuna garatzen laguntzea...
Ume bat etxeko lanak egiten liburutegi publiko batean.
  • Ikasturte bateko edo batzuetako eskola-egun kopurua handitzea.
  • Eguneroko eskola-ordu kopurua handitzea.
  • Eskolatik kanpoko aparteko orduen kopurua handitzea.
  • Profesionalen laguntzarekin. Irakasleekin, monitoreekin... Akademiak. Ikastetxeko aparteko orduko eskaintza.
  • Profesionalen laguntzarik gabe. Ikasleek bere kabuz egingo dituzte ikastetxean proposatutako lana laguntza profesionalik gabe. Gurasoen laguntza, ikaskideen laguntza, bilatzen badute ondo. Bestela, ikasleek bere kabuz.
  • Batez ere goiko hirugarren paragrafo horretan deskribatzen denari buruz, hitz egin ohi da eskolako etxeko lanei buruz hitz egiten denean. Hau da, arlo akademikoetan, etxeko lanei buruz hitz egiten denean, eskolatik kanpoko aparteko orduetan ikasleek laguntzarekin edo modu autonomoan egin behar duten lan akademikoei buruz hitz egiten da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Feito Alonso, Rafael. (2023). «¿Qué nos dice la investigación científica?: Los deberes escolares» Textos de didáctica de la lengua y la literatura (99): 1000–1001. ISSN 1133-9829. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
  2. «Etxerako lanak, zalantzak eta kezkak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  3. Pan López, Irene. (2015). Deberes escolares, aprendizaje y rendimiento académico en estudiantes de educación primaria. (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  4. (Ingelesez) Cooper, Harris; Robinson, Jorgianne Civey; Patall, Erika A. (2006-03). «Does Homework Improve Academic Achievement? A Synthesis of Research, 1987–2003» Review of Educational Research 76 (1): 1–62.  doi:10.3102/00346543076001001. ISSN 0034-6543. (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  5. (Ingelesez) «APA PsycNet» psycnet.apa.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  6. Hattie, John. Visible Learning: A Synthesis of Over 800 Meta-Analyses Relating to Achievement. ISBN 10.4324/9780203887332/visible-learning-john-hattie. (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).
  7. (Ingelesez) Mollick, Ethan. «The Homework Apocalypse» www.oneusefulthing.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]