Eudy Simelane | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | KwaThema (en) , 1977ko martxoaren 11 | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Hegoafrika | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | KwaThema (en) , 2008ko apirilaren 27a (31 urte) | ||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | giza hilketa: labankada | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta LGBT ekintzailea | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
Eudy Simelane (KwaThema, 1977ko martxoaren 11 – ibidem, 2008ko apirilaren 27a) hegoafrikar futbolari eta LGBT ekintzailea izan zen, KwaThemako lehen lesbiana irekietako bat. 2008an bortxatu eta hil zituzten bere sexu-joeragarik[1][2].
Springs Home Sweepers FC taldean jokatu zuen erdilari postuan eta emakumezkoen selekzio nazionaleko kide ere izan zen[3]. Herrialdeko emakume futbolari ospetsuenetako bat bihurtu zen. Gainera, lau talde entrenatzen zituen eta epaile izateko ikasten ari zen[4].
Eudy Simelaneren gorpua erdi biluzik aurkitu zuten KwaThemako erreka batean. Gaizkile talde batek bortxatu eta kolpatu zuen, eta ondoren 25 labana zauri egin zizkioten aurpegian, bularrean eta hanketan eta gorpua uretara bota zuten[2]. Handik gutxira, ActionAid nazioarteko erakunde publikoak, Hegoafrikako Giza Eskubideen Batzordearen laguntzarekin, txostenean iradoki zuen krimena gorrotoz egin zela biktimaren sexu-joeragatik[1]. Human Rights Watch nazioarteko erakundeak antzeko ikuspuntu bati atxikitzen dio, motibazio hori begi-bistakoa dela adieraziz[2].
Epaiketa 2009ko otsailaren 11n hasi zen Delmas herrian, Mpumalanga probintzian[2]. Auzipetuetako batek bere errua aitortu zuen eta 32 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten[1]. 2009ko irailean, bigarren kriminala bortxaketa, hilketa eta lapurreta egotzita epaitu zuten eta biziarteko kartzela zigorra gehi 35 urtekoa ezarri zioten. Beste bi auzipetu absolbitu egin zituzten[5][6].
2009an, Simelaneren oroimenez, zubi memorial bat eraiki zuten hil zuten lekutik gertu[6].