Eugenio Trías | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1942ko abuztuaren 31 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 2013ko otsailaren 10a (70 urte) |
Familia | |
Aita | Carlos Trías Bertrán |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Pompeu Fabra Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Foro Babel |
eugeniotrias.com |
Eugenio Trías Sagnier (Bartzelona, 1942ko abuztuaren 31 − ib., 2013ko otsailaren 10a[1]) Kataluniako filosofo eta idazlea izan zen.
Bartzelonan, Madrilen, Bonnen eta Kolonian egin zituen ikasketak. Ikasketak bukatuta, eskolak eman zituen Hego Amerikako herrialde batzuetan. Gero, Bartzelonako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikora deitu zuten, estetika- eta konposizio-katedradun gisa. Bartzelonako Filosofia Eskolaren sortzaileetako bat izan zen. Espainiako pentsamendu-bide berrien ordezkari nagusietako bat da. Lan nagusiak: La filosofía y su sombra (1969), Metodología del pensamiento mágico (1970), Drama e identidad (1974), El artista y la ciudad (1976), Lo bello y lo siniestro (1982), Tratado de la pasión (1979), Del amor, el deseo y otras pasiones (1980), La dispersión (1971), La memoria perdida de las cosas (1978) eta La aventura filosófica (1988). Hainbat sari jaso ditu, eta azken lana La imaginación sonora (2010) du.