Eugenio de Andrade | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Fontinhas Póvoa de Atalaia |
Jaiotza | Fundão (en) , 1923ko urtarrilaren 19a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Porto, 2005eko ekainaren 13a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Eugénio de Andrade |
cm-fundao.pt… | |
Eugenio de Andrade, egiazko izena José Fontinhas (Póvoa de Atalaia, 1923ko urtarrilaren 19a - Oporto, 2005eko ekainaren 13a), portugaldar poeta izan zen.
1940ko hamarkadako abangoardiatik at gelditu zen. Konpromisorik gabeko hizkuntza artistikoa erabili zuen. Poesia espainiarraren eragin neorrealistak eta surrealistak nabari zaizkio, eta horrekin guztiarekin lirika originala eratu zuen: imagismo portugesa. Andraderen poesia metaforikoa da, hermetikoa izan gabe, eta osagai hauen inguruan eratzen da: lurra eta bere fruituak eta gorputzak, ura, udaberriko edota udazkeneko argia. Atsegina eta oinazea, bizitza eta heriotza ospatuz, sentsualitate garbi eta askea ematen zuen aditzera.
Haren liburuen artean As Mãos e os Frutos (1948, Eskuak eta fruituak), ospea eman ziona, Daqui houve nome Portugal (1968), Limiar dos Pássaros (1976), Memória doutro Rio (1978), Rente ao Dizer (1992) eta O Sal da Língua (1995) aipa daitezke. Bestalde, García Lorca, Safo, Char, Ritsos, César Vallejo eta Borgesen lanak itzuli zituen portugesera.