Eunice de Souza

Eunice de Souza
Bizitza
JaiotzaPune1940ko abuztuaren 1a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
BizilekuaMumbai
HeriotzaMumbai2017ko uztailaren 29a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaMumbaiko Unibertsitatea
Marquette University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerki aktorea, antzerki zuzendaria, katedraduna, literatura-kritikaria, haur literaturaren idazlea, poeta eta eleberrigilea
Genero artistikoaolerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Eunice de Souza (Pune, 1940ko abuztuaren 1aMumbai, 2017ko uztailaren 29a) indiar poeta, literatura kritikaria eta eleberrigilea izan zen.

Punen jaio eta hazi zen 1940ko abuztuaren 1ean, Goako familia katoliko batean.[1] Hiru urte zituela hil zitzaion aita.[2] Ingeles literatura ikasi zuen eta master bat egin zuen Marquette Unibertsitatean[3] Wisconsinen, eta doktoretza bat Mumbaiko Unibertsitatean.[2]

Literatura ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeles Hizkuntza irakatsi zuen Mumbaiko St. Xavier's Collegen, eta Ingeles departamentuko burua izan zen erretiroa hartu zuen arte.[2]

Bere lehen poema-bildumak, Fixek (1979), ingelesez idatzitako Indiako poesiako ahots garrantzitsuenen artean kokatu zen.[4] Haren poemek feminitateak dakarren galera, alienazioa eta isolamendua esploratzen dituzte.[2]

Ithaka antzerki jaialdi ezagunean parte hartu zuen, Xavier’s Collegek antolatua.[2]

The Oxford India Anthology of Twelve Modern Indian Poets (1992) liburuan sartu zen emakume bakarra izan zen. Oxford University Pressek argitaratutako Nine Indian Woman Poets antologia argitaratu zuen, eta Indiako emakumeek historian zehar idatzitako olerkiei buruz zuen ikuspegia ere argitaratu zituen.[2]

Bere lehen eleberria, Dangerlok, 2001ean argitaratu zen. Haurrentzako lau liburu ere idatzi zituen. Poesiaz eta fikzioaz gain, antologia ugari argitaratu zituen Souzak, eta Mumbai Mirror taldearentzat zutabe bat idatzi zuen astero. Anthology of Contemporary Indian Poetry liburuan ere ageri da haren poesia.[5]

Mumbain hil zen, 2017ko uztailaren 29an, 76 urte zituela.[6]

Poesia

  • Fix (1979)
  • Women in Dutch Painting (1988)
  • Ways of Belonging (1990)
  • Selected and New Poems (1994)
  • A Necklace Of Skulls (2009)
  • Learn from the Almond Leaf (Poetrywala, 2016)

Eleberriak

  • Dangerlok (Penguin, 2001) [7]
  • Dev & Simran: una novela (Penguin, 2003).[8]

Elkarrizketak

Antologiak

  • Nine Indian Women Poets: An Anthology (OUP, 2001); ISBN 978-0-19-565847-7
  • 101 Folktales From India (2004)
  • Purdah: An Anthology (OUP, 2004); ISBN 0-19-566661-5
  • Women's Voices: Selections from Nineteenth and Early Twentieth Century Indian Writing in English. (Co-edited with Lindsay Pereira, OUP, 2004); ISBN 978-0-19-566785-1.[9]
  • Early Indian Poetry in English: An Anthology 1829-1947 (OUP, 2005); ISBN 978-0-19-567724-9.[10]
  • The Satthianadhan Family Album (Sahitya Akademi, 2005).[11]
  • These My Words: The Penguin Book of Indian Poetry (co-edited with Melanie Silgardo, Penguin 2012)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]