Eupeodes corollae | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Diptera |
Familia | Syrphidae |
Generoa | Eupeodes |
Espeziea | Eupeodes corollae Fabricius, 1794 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Eupeodes corollae sirfidoen familiako intsektua da[1]. Europan, Asian eta Afrika iparraldean aurkitzen dira. Helduak migratzaileak dira[2].
Sirfidoetan ohikoa den bezala erlearen edo liztorraren itxura du eta nekazaritzarako onuragarria da, beldarrak landare-zorrietaz elikatzen baitira. Negutegietan esperimentalki erabili izan dira fruitu landaketatako izurriak kentzeko baina ikusi da azkenean fruitu gehiago jaten dutela afidoak baino.
Intsektu txikia da, 6-11 mm artean neurtzen duena. Buru handia du eta begien artean aurpegi horia du. Abdomen beltzean marka hori pareak ditu, elkar lotzen ez direnak. Sexu dimorfismoa hortan nabaritzen da, 3. eta 4. tergitoetan arraren markak laukiagoak dira, aldiz emearenak estuagoak.
Maiatza eta iraila artean ikusten dira helduak lorez lore hegan[3].