European Association for Artificial Intelligence | |
---|---|
Datu Orokorrak | |
Izen ofiziala | European Coordinating Committee for Artificial Intelligence |
Barne egitura | |
Sorrera-data | 1982 |
Bestelakoak | |
Webgunea | https://www.eurai.org/ |
European Association for Artificial Intelligence (Adimen Artifizialerako Europako Elkartea, EurAI) (lehen European Co-ordinating Committee for Artificial Intelligence (ECCAI)) adimen artifizialaren Europako komunitatea biltzen duen organoa da. Adimen artifizialaren azterketa, ikerketa eta aplikazioa sustatzea da EurAIren helburua. 1982an sortu zen.
Wolfgang Bibel izan zen EurAIren lehendakari sortzailea.
Bi urterik behin, EurAIk, bere kide den elkarteetako batekin batera, Adimen Artifizialaren Europako Konferentzia (ECAI) egiten du. Konferentzia hori arlo horretako Europako konferentzia nagusia bihurtu da.
Elkartearen arabera, EurAI Fellows programa sortu zen, "Europan adimen artifizialaren (AI) arloan ekarpen esanguratsuak eta iraunkorrak egin dituzten pertsonak aintzatesteko".[1] 1999az geroztik funtzionatzen du.
EurAIk babesten duen Adimen Artifizialeko tesien Saria 1998az geroztik eman da
Mikel Artetxe Zarauztarrak jaso zuen tesi onenarentzako saria 2021ean "Itzulpen automatiko gainbegiratu gabea / Unsupervised Machine Translation" izenburuko bere tesiarengatik.[2] [3][4]