Euryleonis | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Esparta, ? |
Herrialdea | Esparta |
Heriotza | ? ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | horse breeder (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Euryleonis (Esparta, K.a. IV mendea) Aintzinako Olinpiar Jokoetako emakumezko zaldi gurdi gidari ospetsua izan zen[1].
Espartako emakumezko honek bi zalgurdi lasterketa irabazi zituen K.a. 368 urteko Olinpiar Jokoetan. Printzesa gisa deskribatu izan da, emakume aberatsa eta zaldi hazlea ere bazela aipatzen da. Olinpiar Jokoetako bigarren emakumezko stephanite (koroa eramalea) izan zen Ziniska printzesa espartarraren ondoren (honek k.a. 396an lau zaldi lasterketa irabazi zituen).
Pausanias (k.o. II mendea) greziar bidaiari eta idazleak idatzi zuenez Espartan brontzeko estatua bat eraiki zioten[2], eta idatzi zuenez estatuaren aurrean ez zegoen espartarren garaipen militarrak adierazten zituzten beste estatuarik. Lakoniarren esanetan Skenôma inguruan zegoen.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euryleonis |