Eva Argiñano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eva Argiñano Urkiola |
Jaiotza | Beasain, 1960ko apirilaren 4a (64 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldariburua, idazlea eta telebista aurkezlea |
Eva Argiñano Urkiola (Beasain, Gipuzkoa, 1960ko apirilaren 4a) sukaldari eta telebista aurkezlea da.
Postreetan aditua, bere anaia Karlos Arguiñanoren Zarauzko jatetxean lan egiten du.
Hamasei urte zituela lanean hasi zen aitak zabaldu eta anaiak gidatutako jatetxean. Ikasketak bukatu eta gero, hainbat ikastaroei esker bere teknika hobetzea lortu zuen. Beranduago, bere anaiaren jatetxeko gozogintzako buru bihurtu zen.
1991n, TVE 1eko La cocina de cada día saioan egin zuen debuta anaiaren programako gozogintza atalean eta, 1998. urtean Argentinako Canal Treceko Karlos Arguiñano en tu cocina saioan ere aritu zen.
2006an, LaSextan bere saioa lortu zuen: Hoy cocinas tú izenekoa eta 2009. urtera arte zuzendu zuen saioa. Telebista kate berean Las tentaciones de Eva saioa ere aurkeztu zuen 2007an.
2009 eta 2010 urtetan zehar, Hogarutil telebista katean Navidades con Eva y Enrique (Enrique Fleischmann-ekin batera) eta Desayunos y meriendas de Eva Arguiñano aurkeztu zituen. 2011 eta 2013an, Cocina con sentimiento reality saioa aurkezu zuen Nova telebista katean.
2013.urteko apirilaren 18an Larrialdietako zaintza bereziko unitatean artatu zuten, Donostiako Ospitalean. Izan ere, bihotzekoa eman zion eta ospitaleratu egin zuten. Aste bete igaro ondoren, Donostiako Poliklinikara eraman zuten eta bertan bihotzeko ebakuntza egin zioten.