Evince | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2005 |
Argitaratze-data | 2005 |
Azken bertsioa | 46.3 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C eta C++ |
Irakur dezake | PDF, PostScript, DjVu, TIFF, device independent file format (en) eta Open XML Paper Specification (en) |
Sistema eragilea | Linux |
GUI tresnak | GTK |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GPLv2 eta GNU General Public License |
Deskribapena | |
Oinarritua | Gpdf (en) |
Honen parte da | GNOME |
Ekoizpena | |
Garatzailea | The GNOME Project (en) eta Marco Pesenti Gritti (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | bai |
wiki.gnome.org… | |
Iturri-kodea | https://gitlab.gnome.org/GNOME/evince.git eta https://github.com/GNOME/evince |
Evince GNOME mahaigainaren dokumentuen bisorea da. Fitxategiak PDF, PostScript eta DjVu formatuan ikus daitezke.
Evince gpdf kodearen berridazketa gisa hasi zen, jende gehienak uste baitzuen mantentzen zaila zela. Denbora laburrean, haren funtzionaltasuna gainditu zuen. Evince aktiboki mantentzen eta garatzen ari da. Batez ere C programazio-lengoaian idatzita dago, C++-en idatzitako zati txiki batekin, hau da, Poppler softwarearekin interfazea egiteko kodea.
Evince GNOMEn sartu da 2.12 bertsiotik, eta 2005eko irailaren 7an merkaturatu zen.