Evy Leibfarth

Evy Leibfarth

(2024)
Bizitza
JaiotzaSylva2004ko urtarrilaren 26a (20 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria eta piraguista

Evy Leibfarth (Sylva (Ipar Carolina), 2004ko urtarrilaren 26a) piraguismoan lehiatzen den kirolari estatubatuarra da. Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen[1].

2019an, 15 urte zituela, Panamerikar Jokoetan K-1 probako txapelduna izan zen eta K crossean zilarrezko domina eskuratu zuen. Era berean 23 urtez azpiko munduko txapelduna ere izan zen.

2020ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta 12.a izan zen K-1ean eta 18.a C-1ean. 2021ean Munduko txapelketan brontzea jantzi zuen kayak crossean eta 2024an Parisko Olinpiar Jokoetan podiumean sartu zen.

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris ( Frantzia) 3. postua, brontzezko domina C-1
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Bratislava ( Eslovakia) 3. postua, brontzezko domina KX-1
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Lima ( Peru) 1. postua, urrezko domina K-1
2019 Lima ( Peru) 2. lekua, zilarrezko domina KX-1
2023 Santiago ( Txile) 1. postua, urrezko domina K-1
2023 Santiago ( Txile) 3. postua, brontzezko domina KX-1

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]